miércoles, 18 de mayo de 2011

ERAKUSKETAKO MANIFESTUAK

Beno neure burua aurkeztu beharko dut agurtu baino lehen, ni Aloña Esnaola naiz, Haur Hezkuntzako 3. mailako ikaslea, eta blog hau egin dugu teknologia berrietako irakasgaian gure lanak aurkezteko leku bezala: Baina orain bai agurtzeko unea iritsi delakoan nago, ikasgaia amaitu dugu, eta honekin batera baita hiru urteko etapa bat ere.

1. SARRERA

2. IKT-ESKOLEN ARTEKO KONPARAKETA
2.1 LAN IDATZIA
2.2 AURKEZPENA

3. ERAKUSKETA
3.1 MURALA
3.2 MANIFESTUA
3.3 MANIFESTUEN LIBURUXKA

4. EGUNEROKOA

5. TALDE LANAK

6. PROGRAMA BERRIAK ARAKATUZ

7. AZKEN HAUSNARKETA

Orain bai agurtzeko unea iritsi delakoan nago, ikasgaia amaitu dugu, eta honekin batera baita hiru urteko etapa bat ere. Ongi bizi danok!

martes, 17 de mayo de 2011

Gelakideon artean eginiko manifestu guztiekin honako liburuxka hau kaleratu dugu, bilakatuz erakusketan daude ikusgai denak baina blogean kopia digital bat jartzea ere egoki iritzi diodanez hona hemen kopia bat:

lunes, 16 de mayo de 2011

AZKEN HAUSNARKETA

Ikasgaiaren hasieran pentsatzen nuen bezala, uste dut ikasgai hau hobe genuela lehen urtean eman bagenu, izan ere, bertan ezagutu ditudan hainbat eta hainbat programa eta baliabide oso baliagarriak izango zitzaizkigun karrerako urteetan zehar.

Programa ezberdinak ezagutzeko aukera izan dugu, zenbait oso interesgarriak iruditu zaizkit eta etorkizunean baliagarri izango zaizkidalakoan nago, aurkezpenak egiteko batez ere, zenbait programa bazirenik ere ez bainuen arrastorik. horretaz gain, klaseko dinamika dela eta, bakoitza bere aldetik programa ezberdinak saltsatzen arituz ibili gara eta ondoren aldameneko taldekidearekin elkarbanatu dugu bakoitzak programa bakoitzetik ateratakoa, metodologia honekin gehiago ikasten delakoan nago.

IKT konparaketa lanari esker eskola ezberdinetako egoerak ikusteko aukera izan dugu, izan ere, gu praktiketan eskola batean edo bitan bakarrik izan gara karrera guztian zehar eta horrek azkenena pare bat egoera ikustera bakarrik mugatzen gaitu, aldiz aurkezpen hauen bidez eskola ez berdinetako egoera aztertzeko parada ezin hobea izan dugu eskola bakoitza azkenen mundu bat baita.

Manifestua eta muralari dagokionez, hausnarketarako aukera eskaini duten lanak izan dira, hau ere egin beharrekoa dela iruditzen zait eta gainera garrantzi berezia duelakoan nago. Izan ere, karreran zehar hainbat gairen inguruan hitz egin dugu, hainbat egoera ezberdinetan topatu dugu geure burua, hainbat gauza atera ditugu ikasgai bakoitzetik, baina oso gutxitan eskaini diegu nahikoa denbora hausnarketarako eta bakoitzetik zer lortu dugun eta bakoitzak zer eman digun pentsatzeko denbora. Bada bai manifestua egiteko garaian eta bai eta ere murala egiteko garaian karrera honek zer transmititu digun hausnartzen hasi behar zian dugu, benetan esperientzi polita izan delarik.
Gainera, bide batez, teknologia berriak astindu ditugu, programak saltsatuz eta erabiliz, zenbait garaitan madarikatuz, nahi genuena lortzen ez genuelako.


Balorazio positiboa da ikasgai honekiko dudana, hasiera bateko nahaspila hura antolatu ondoren eta zer lan eta nola egin behar genituen jakin ondoren ikasgaia oso atsegina izan da, gauza berriak ezagutu eta lehendik genekizkienei buruz hausnartzeko aukera izan dugularik.


7.ASTEA 2011/05/11

Gaur IKT-en konparaketaren aurkezpena egiteko taldeon txanda izan da, hori dela eta klaseko ordu guztia aurkezpenak egiteko erabili dugu. Aurreko astean geure lana aurkeztu ez genuenez geuk ere gaur aurkeztu dugu gurea. Vuvox programarekin eginiko aurkezpen xumea izan da guk egin duguna, eskoletan ikusi duguna azaldu nahi genuen bertan. Izan ere, azken urte hauetan gure gizartean teknologiak izugarrizko aurrerapena eta eboluzioa izan du eta haurren bizitzan zurrunbilo baten moduan sartu da. pixkanaka haurrak ordenagailuetara hurbildu dira baina horretarako irakasleek euren ezagutzak sakondu behar izan dituzte.
Ikasleek ordenagailuak jolaserako erabiltzen dituzte, proiektu telematikoetan parte hartzeko, idazketarako baliabide bihurtu da, entretenitzeko erabiltzen dute... hitz gutxitan esanda ordenagailua gelako jardueren osagarri bilakatu da. Baina noizbehinka itsutu gabe ordenagailuekiko distantzia bat hartzea beharrezkoa da horrela gelan izango duen erabilera orekatua eta antolatua izan dadin. Beraz, hona hemen gure aurkezpena:


7.ASTEA 2011/05/10

Aste honetan jada ikasgaia amaitutzat eman dugu, asteartean irakaslearekin tutoretza ordu izan genuen, ikasgaian zehar zer nolako garapena izan dugun aztertu ahal izateko, eta geure buruari eginiko lanaren arabera eta izandako jarreraren araberako nota bat jartzen ahalegindu ginen.

Ikasgaian zehar lanak egiteko garaian eta teknologia berriekin nola sentitu garen hausnartu dugu, eta orokorrean taldekideon artean erlazio ona egon dela ohartu gara eta lanean gustura aritu garela, aldian aldiko teknologia berriekin erlazionaturiko haserrealdiren bat aparte utzita. Izan ere, ikasgai honekin hasi baino lehen ere bagenekien eta orain ere berdin jarraitzen dugu, teknologia berriekein eta batez ere ordenagailuko programekin ari garenean gauzak beti ez dira guk nahi moduan irteten, askotan tramankulu hauek eurek nahi dutena egiteko joera dute, hori dela eta normala da batzuetan bakoitza bere onetik irtetea.

Gainerakoan gustura aritu gara lanean, eskola ezberdinetako egoerak ezagutzeko aukera izan dugu IKT-en konparaketako lanari esker. Manifestua eta muralak hausnarketarako jarrera bultzatu digu, eta azkenik programa ezberdinak existitzen direla eta hauek erabiltzen ikasi dugu. Zenbait programa bazirenik ere ez genekien, eta orain behintzat badakigu izan badirela eta behar ditugunean erabiltzen jakingo dugula.

martes, 3 de mayo de 2011

6. ASTEA 2011/05/03-2011/05/04

Oporretatik bueltan gara berriro ere eta teknologia berriekin saltsan hasi gara dagoeneko. Gaur Vuvox programarekin eskoletako IKT ren aurkezpena prestatzen aritu gara. Lanean jarri genituen ondorioak ahal diren ongien azaldu nahi izan ditugu, aurkezpenak ezin duenez hitzik izan, ari narratiboak irudi bidezkoa izan behar duenez, dena irudi bidez egin dugu.
Horretaz gain blogari astindu bat emateko ere aprobetsatu dut klaseko ordua.

Aste honetan IKT konparaketaren aurkezpenak aurkezten hasi gara, hori dela eta asteazkeneko saioa gainerako ikaskideen aurkezpen iteresgarriak aditzen egon ginen, ikaskideak izandako esperientziak zer nolakoak izan diren ikusteko balio izan dutelarik aurkezpen hauek.

5. ASTEA 2011/04/14

Esan dudan bezala, aste honetan hiru egunez aritu gara lanean, izan ere, ustez amaitua genuen lana, hasiera batean, ikasgaiaren hasieran irakasleak egiteko esan zigun moduan egina genuen IKT-en arteko konparaketaren lanerako aurkezpena hain zuzen ere, beste modu batera egin behar zela esan zigun. Aste honetan beste ideia batekin etorri da irakaslea eta lehendik egindakoak ez duela ezertarako balio adierazi digu, beste modu batean egin behar dela.

Beraz honekin hasi behar izan dugu lanean, praktiketako eskoletan IKT-ren arteko konparaketarako erabiliko dugun aurkezpenarekin. Vuvox programarekin hasi gara lanean, aurkezpenak irudi hutsekoak izan behar baitute ahal dela, hitzik erabili gabe, ari narratiboa irudi bidez islatu behar da. Gaur amaitzerik izan ez dugunez, hurrengo asterako utzi dugu lana. Baina Prezirekin jada aurkezpen bat prestatua genuenez hemen igotzen dut, programa hau erabiltzen ikasteko balio izan baitu gutxienez:


IKT KONPARAKETA PRAKTIKETAKO ESKOLETAN

Bestetik, IKT praktiketako eskolen konparaketa lan idatzia erabat amaitu genuen egun honetan, pdf formatuan jarri eta SlideShare programara igo genuen, bertan liburu formatuan bihurtu genuelarik.

5. ASTEA: 2011/04/13 MANIFESTUA

Behin jada murala amaitutzat emandakoan eta irakaslearen iritzia ezagututakoan manifestuarekin hasi ginen, honek muralarekin zerikusi estua izan behar zuela esan ziguten, eta hasiera batean irakasleak nahiz eta esan liburuxka bat izan behar zuela manifestuak, azkenean orri bateko formatuan egin behar zela enteratu ginen, bazterrak nahikoa nahastu ondoren.
Beraz, asteazkenean manifestuarekin aritu gienen lanean, argazkia ilundu, argitu aritu ginen, gustukoen geratu arte. Ondoren bertan adierazi nahi genuen testua idazteari ekin genion, bakoitzaren ideiak elkarbanatuz eta denon artean adostasun batera iritsiz. Testua irudian ahal zen barneratuen jarri nahi genuen, ez zedin gehiegi nabarmendu, baina hori egitean ez zen irakurtzen eta kolore argiegiak jarriz gero ez zen gure gustura geratzen. Azkenean zer edo zer egitea lortu genuen eta inprimatzeko utzi genuen, jada bukatutzat emanda lana, honetantxe geratu zelarik:

5. ASTEA: 2011/04/12 MURALA

Aste honetan bi egunetan aritu beharrean hiru egunetan azaldu gara klasera, lanean buru belarri sartuak baikaude eta amaitu egin nahi genuen egiten ari garena.

Asteartean, erakusketan jarri beharreko muralarekin hasi ginen jo eta su lanean, horretarako aldez aurretik ideia bat gauzatua genuen eta hori gauzatu ahal izateko argazkiak atera genituen. Argazki hauei beharrezko aldaketak egiten hasi gienen guk pentsatua genuen ideia ahalik eta ongien adierazi nahi baikenuen. Azkenean murala honetan geratu delarik: