Blog hau Haur Hezkuntzako irakasle izateko ikasketen barruan dugun teknologia berrietarako ikasgaiaren barnean sortu dugu. Blog honetan ikasgaian zehar burutuko ditugun lan ezberdinak plazaratuko ditugu. Horretaz gain, eguneroko bat ere egingo dugu, astero astero egiten duguna azaldu ahal izateko eta gure hausnarketak plazaratu ahal izateko. Baliabide interesgarria delakoan nago ea iritzi bera dudan ikasgaiaren amaieran.
1. ASTEA: 2011/03/14-2011/03/15
Lehen egunean, Teknologia berrietako ikasgaiaren nondik norakoak azaldu zizkigun irakasleak, ikasgaian zehar zer nolako lanak egin beharko genituen jakinaren gainean jarri gintuen. Horretaz gain, teknologiekin zerikusia duten zein programa ikusiko genituen ere esan azaldu zigun. Karrera amaitzeko geratzen den hilabete eta erdi eskasean zein lan egin behar genituen azaltzean, apur bat beldurtuta geratu ginen, izan ere, e dirudi baina uste dut nahikoa buruhauste emango dizkigutela lanek. Baina animo pixka batekin eta gogo apur batekin hauek ere aurrera aterako ote ditugun esperantza badugu. Bigarren egunean, ikasgaian zehar ikusiko ditugun niretzat erabat berriak diren programa horiekin hasi ginen. Irakasleak bakoitzari programa bat aztertzeko esan zigun, niri Vuvox tokatu zitzaidan eta berarekin saltsatzen hasi nintzen, izan ere, horrelako kontuak saltsan arituta ikasten baititut erabiltzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario