lunes, 16 de mayo de 2011

7.ASTEA 2011/05/10

Aste honetan jada ikasgaia amaitutzat eman dugu, asteartean irakaslearekin tutoretza ordu izan genuen, ikasgaian zehar zer nolako garapena izan dugun aztertu ahal izateko, eta geure buruari eginiko lanaren arabera eta izandako jarreraren araberako nota bat jartzen ahalegindu ginen.

Ikasgaian zehar lanak egiteko garaian eta teknologia berriekin nola sentitu garen hausnartu dugu, eta orokorrean taldekideon artean erlazio ona egon dela ohartu gara eta lanean gustura aritu garela, aldian aldiko teknologia berriekin erlazionaturiko haserrealdiren bat aparte utzita. Izan ere, ikasgai honekin hasi baino lehen ere bagenekien eta orain ere berdin jarraitzen dugu, teknologia berriekein eta batez ere ordenagailuko programekin ari garenean gauzak beti ez dira guk nahi moduan irteten, askotan tramankulu hauek eurek nahi dutena egiteko joera dute, hori dela eta normala da batzuetan bakoitza bere onetik irtetea.

Gainerakoan gustura aritu gara lanean, eskola ezberdinetako egoerak ezagutzeko aukera izan dugu IKT-en konparaketako lanari esker. Manifestua eta muralak hausnarketarako jarrera bultzatu digu, eta azkenik programa ezberdinak existitzen direla eta hauek erabiltzen ikasi dugu. Zenbait programa bazirenik ere ez genekien, eta orain behintzat badakigu izan badirela eta behar ditugunean erabiltzen jakingo dugula.

No hay comentarios:

Publicar un comentario