jueves, 31 de marzo de 2011

3. ASTEA 2011/03/29-2011/03/30

Aste honetan, ikastetxeen arteko konparaketarekin jarraitu dugu buru belarri, ondorioak, abantailak, desabantailak... osatuz. Lana ahal zen neurrian aurreratu nahian ibili gara beraz.

Asteazkenari dagokionez, geuk aurreko asteetan ikasitako programek nola funtizonatzen zten irakatsi behar genien beste ikaskideei, eta haiek guri beraiek ikasitakoa, beraz, ezagutza trukaketa bat egin genuela esan liteke. Horretan jardun gienne beraz, nik beste ikaskide bati Prezik nola funtzionatzen duen erakutsi nion, neronek ezagutzen nuenaren arabera beti ere.

2. ASTEA: 2011/03/22-2011/03/23

2. Asteko asteartean, lanean jarri giñen buru belarri, praktiketan IKT-ri buruz ikusi dugunaren konparaketa egin behar dugu taldeka jarrita. Horregatik, lehenengo eta behin taldeak egin genituen, eta ondoren bakoitzak praktiketako ikastetxean zer ikusi genuen kontatu diegu taldekideei. Bakoitzak berak ikusitakoa etxean idatziko genuela erabaki genuen, lana azkartze aldera, eta konparaketa egiteko taularekin hasi ginen. Horretaz gain, IKT erabiltzeak eskoletan dituen abantailak eta desanbantailak ere aztertu genituen, eta taldekideon artean komentatu genuenaren arabera hainbat ondorio ere atera genituen.

Hurrengo egunean, hau da 2011ko martxoaren 23an, berriz ere programa ezberdinak ikusten jardun ginen, oraingo honetan Prezi salseatu ngenuen taldeki batek eta nik, eta bera nola erabiltzen zen ikasi genuen, gainera, hau erabiltzen ikasten ari ginen ehinean besteek ikas hau nola erabiltzen den ikasteko baliagarria den preziko presentazio bat egin genuen, hona hemen presentazioa:

">

miércoles, 30 de marzo de 2011

SARRERA

Blog hau Haur Hezkuntzako irakasle izateko ikasketen barruan dugun teknologia berrietarako ikasgaiaren barnean sortu dugu. Blog honetan ikasgaian zehar burutuko ditugun lan ezberdinak plazaratuko ditugu. Horretaz gain, eguneroko bat ere egingo dugu, astero astero egiten duguna azaldu ahal izateko eta gure hausnarketak plazaratu ahal izateko. Baliabide interesgarria delakoan nago ea iritzi bera dudan ikasgaiaren amaieran.

1. ASTEA: 2011/03/14-2011/03/15

Lehen egunean, Teknologia berrietako ikasgaiaren nondik norakoak azaldu zizkigun irakasleak, ikasgaian zehar zer nolako lanak egin beharko genituen jakinaren gainean jarri gintuen. Horretaz gain, teknologiekin zerikusia duten zein programa ikusiko genituen ere esan azaldu zigun. Karrera amaitzeko geratzen den hilabete eta erdi eskasean zein lan egin behar genituen azaltzean, apur bat beldurtuta geratu ginen, izan ere, e dirudi baina uste dut nahikoa buruhauste emango dizkigutela lanek. Baina animo pixka batekin eta gogo apur batekin hauek ere aurrera aterako ote ditugun esperantza badugu. Bigarren egunean, ikasgaian zehar ikusiko ditugun niretzat erabat berriak diren programa horiekin hasi ginen. Irakasleak bakoitzari programa bat aztertzeko esan zigun, niri Vuvox tokatu zitzaidan eta berarekin saltsatzen hasi nintzen, izan ere, horrelako kontuak saltsan arituta ikasten baititut erabiltzen.