jueves, 7 de abril de 2011

4. ASTEA: 2011/04/05-2011/04/06

Aste honetan, praktiketan egondako eskoletako IKT-en konparaketa lanarekin amaitu dugu. Geure lana amaitzean, beste talde bati bidali diogu beraie egoki zerizkien zuzenketak egin zitzaten. Era berean geuk euren lana irakurri eta beharrezko zuzenketak egin genituen atzera eurei bidaliz. Zuzenketak egiteko, word programako "control de cambios" izeneko aplikazioa erabili genuen, nola erabiltzen den ez genekienez, berau nola erabiltzen zen salseatu behar izan genuen.

Asteazkenari dagokionez, glogter programarekin murala egiten hasi ginen taldean. Izandako ideiak elkarbanatu eta horiekin ideia oso bat ateratzen saiatu ginen, hori erakusketan jarriko ditugun muralean eta manifestuan errepresentatuko dugularik. Ideia hau oinarri hartuta eta momentuan beste materialik ez genuenez, glogster erabiltzen ikasiz, gure murala izago denaren behin behineko bat egin genuen. Oraindik ere mural honi asko falta zaio nahi diogun itsura emateko eta gura dugun ideai errepresentatzeko, beraz, lanean jarraitu beharko dugu.

Aste hau zer edo zer aurreratu dugun irudipenarekin amaitu dut, lan bat ia amaitutzat eman baitugu, eta murala eta manifestua egiteko ideaia behintzat badugu, nahiz eta orain hau nahi dugun moduan adieraztea geratzen zaigun eta honetan ere nahikoa lan izango dugulakoan nago, baina animo pixkatekin aurrera segitu beharko da, hurrengo asteetan gogor lan eginez.