Ikasgaiaren hasieran pentsatzen nuen bezala, uste dut ikasgai hau hobe genuela lehen urtean eman bagenu, izan ere, bertan ezagutu ditudan hainbat eta hainbat programa eta baliabide oso baliagarriak izango zitzaizkigun karrerako urteetan zehar.
Programa ezberdinak ezagutzeko aukera izan dugu, zenbait oso interesgarriak iruditu zaizkit eta etorkizunean baliagarri izango zaizkidalakoan nago, aurkezpenak egiteko batez ere, zenbait programa bazirenik ere ez bainuen arrastorik. horretaz gain, klaseko dinamika dela eta, bakoitza bere aldetik programa ezberdinak saltsatzen arituz ibili gara eta ondoren aldameneko taldekidearekin elkarbanatu dugu bakoitzak programa bakoitzetik ateratakoa, metodologia honekin gehiago ikasten delakoan nago.
IKT konparaketa lanari esker eskola ezberdinetako egoerak ikusteko aukera izan dugu, izan ere, gu praktiketan eskola batean edo bitan bakarrik izan gara karrera guztian zehar eta horrek azkenena pare bat egoera ikustera bakarrik mugatzen gaitu, aldiz aurkezpen hauen bidez eskola ez berdinetako egoera aztertzeko parada ezin hobea izan dugu eskola bakoitza azkenen mundu bat baita.
Manifestua eta muralari dagokionez, hausnarketarako aukera eskaini duten lanak izan dira, hau ere egin beharrekoa dela iruditzen zait eta gainera garrantzi berezia duelakoan nago. Izan ere, karreran zehar hainbat gairen inguruan hitz egin dugu, hainbat egoera ezberdinetan topatu dugu geure burua, hainbat gauza atera ditugu ikasgai bakoitzetik, baina oso gutxitan eskaini diegu nahikoa denbora hausnarketarako eta bakoitzetik zer lortu dugun eta bakoitzak zer eman digun pentsatzeko denbora. Bada bai manifestua egiteko garaian eta bai eta ere murala egiteko garaian karrera honek zer transmititu digun hausnartzen hasi behar zian dugu, benetan esperientzi polita izan delarik.
Gainera, bide batez, teknologia berriak astindu ditugu, programak saltsatuz eta erabiliz, zenbait garaitan madarikatuz, nahi genuena lortzen ez genuelako.
Balorazio positiboa da ikasgai honekiko dudana, hasiera bateko nahaspila hura antolatu ondoren eta zer lan eta nola egin behar genituen jakin ondoren ikasgaia oso atsegina izan da, gauza berriak ezagutu eta lehendik genekizkienei buruz hausnartzeko aukera izan dugularik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario